Gastheizi buruz

Patata garagardo bat baino, homenaldi bat da Gastheiz. Arabarrak izatearen harrotasunezko keinua. Gasteizen izen eta izana munduarekin partekatu eta topa egiteko garaikurra.

Euskadin ehunka mila patatero harro gara. Eta paterak garenez, patata behar zuen osagai nagusi, ezin bestela.

Gastheiz Arabarantz eta garagardorantz dituzten pasio sendoak elkartu dituzten emakumezko talde gazte batek sortutako enpresa da.

Lehen garagardo-fabrikatzaileak emakumeak izan ziren:
Duela zazpi mila urte, Mesopotamia eta Sumerian, garagardoa prestatu eta ekoiztu zezaketen bakarrak emakumeak ziren.

Gaur egun garagardoa gizonekin eta maskulinotasunarekin lotzen da. Hamaika molde eta estereotipo utzi behar izan ditugu bazterretan. Munduari maistra garagardogileak, ekimentsu eta primerako patateroak izan gaitezkeela erakutsi nahi diogu.

Ainhoa y Jone

Ba al zenekien gure hiriaren jatorrizko izena Gastheiz dela? Honelaxe agertzen da idatzita 1025. urteko dokumentu batean, Arabako herrien zerrenda bat egiterakoan. Gure historiari omen eginik erabaki genuen gure proiektuari Gastheiz deitu behar geniola.

¿Kazetaria zara?

Gure prentsa-oharra deskarga dezakezu.

Material grafikoa

Prentsa kontaktua

Jone

Jone Conde

Komunikazio arduraduna
688690152 (mesedez, prentsa bakarrik)
prensa@gastheiz.com